amaiera


Blog hau momentuz itxita uzteko, kurtso osoan zehar egindako ekintzen hausnarketa global bat egingo dizuet.


Kurtso hasieran gure irakaslea blog bat sortzearen ideia planteatu zigur. Hasieran beldurra edota lotsa sentitu nuen. Nola izango da? Zer egin beharko dut? Galdera asko sortu zitzaidan blogaren ideia.


Bai ausarta izan nintzen eta ideia berri hori aurre egiteko prest nengoenean idazten hasi nintzen. Printzipioz oso galduta egon nintzen baina denbora pasa ahala blogaren sarrera desberdinak gusturago idatzi izan ditut. Eguneroko lan guztiak erreflejatzen saiatu naiz sarrera guztietan zehar baina kurtso osoan zehar egindako gauza guztien ideia orokor bat izateko azkenengo sarrera hau irakurtzera gonbidatzen dizuet.


Lehengo astean zehar Iván Illich-en pentsamendua era dinamikoago batean ulertzen saiatu ginen. Bere pentsatseko era laburtzen zuten 3 kapitulu irakurri genituen eta geroago galdera batzuk erantzun genituen guztien artean. Ideia honek oso interesgarria iruditu zitzaidan eta etorkizunean oso praktikoa izango zait irakaslea izango naizean. Gainera errazago ulertzeko eta guztien artean dudak argitzeko metodo oso ona da.


Geroago, gorputzaren jarrera gela barruan nolakoa den aztertzeko ekintza bat egin genuen. Irakaslea beste instituzioen barruan argazkiak ateratzeko aukera eman zigun. Nire taldea beste institutu batera joan ginen eta argazki asko atera genituen. Klasera bueltatzerakoan argazkiak aurkeztu genituen. Instituzio barruko jarrera aztertu ondoren, kalean zehar izaten ditugun gorputzen jarrerak aztertzeko proposatu zigun. Planteamendu berbera jarritu genuen. Oso dinamika politu iruditu zitzaidan eta gure gorputzen jarrerak nolakoak diren aztertzeko aukera oso ona izan zen.


Iván Illich-en kapituluekin lotutako beste ariketa batean aritu ginen. "Performance" batzuk egiteko ideia planteatu zigun irakasleak. Kapituluetan agertzen ziren ideia desberdinak errazago ulertu ahal izateko teatro bezalako bat egin genuen talde bakoitzak. Oso ideia interesgarria iruditu zitzaidan irakurmena horren ideiak modu dinamikoago batean ulertu ahal izateko.


Kurrikuluma aztertzen hasi ginen. Hasieran ez nuen oso argi ulertu zertaz zihoan ezta mota guztien desberdintasunak ikusi, baina geroago eta lehenago azaldutako argazkien dinamina egin ondoren, hobeto ulertu izan nuen eta lehenago ikusten ez nituen gauzetaz konturatu naiz kurrikuluma aztertu ostean.


Kurtso osoan zehar egin behar genuen lan garrantzitsuena garatu ahal izateko Salburua parkera gerturatu ginen. Irteera honen asmoa k2 garatzea izan zen eta hori lotutako unitate didaktiko bat sortzeko gaitasuna garatzea. Hasiera batean lan errazi zirudin baina aste batzuk pasata, lanak pilatzen hasi ziren eta denbora justua genuen guztia amaitu ahal izateko. Ondo egin nahi genuen eta esfortzuaren dena amaitzeko gai izan gara. Lan asko egin dugu eta ondo egotea espero dugu taldekide guztiok !


Unitate didaktikoa egin baina aste batzuk lehenago, metodologiak aztertu izan genituen. Irakurritako testuak luzeak izan harren oso lagungarriak izan dira metodologia desberdinak ulertu ahal izateko. Metodologia desberdinak ikusteko aukera ondo aprobetxatu ginen eta gure etorkizunean gauzak beste era batean egiteko aukera eman digu dinamika honek.


Ondoren, emakumearen papera instituzio barruan ikertzeko Kartografia batean aritu ginen bi astetan zehar. Gehien gustatu zaidan ariketa izan da, guztiz dinamikoa dena eta lana kooperatiboa oso presente egon da. Gainera hausnartzeko oso aukera ona izan zen. Honekin lotutako azken ekintza batean aritu ginen eskola motak aztertu eta sakondu ahal izateko.


Lan potolo guzti hauetaz aparte beste dinamika asko egin ditugu, bideoak ikusi, irakurgaiak irakurri eta hausnartzeko ideia asko ikusteko denbora izan dugu lauhilabetekoan zehar. Honen adibide argiak Tomboy pelikula, Irudien biolentzia, Esther Ferreren metodologia, Examined Life bideoa, Beatriz Preciadoren elkarrizketa, Homeschooling edota konpetentziei buruzko lana dira.


Aurretik azaldu izan dudan bezala, ikasgai honek bukatutzak eman diogu unitate didaktikoaren eta lan modularraren entregarekin.


Bloga interesgarria eta entretenigarria izatea espero izan dut lau hilabete hauetan zehar. Baina ixteko unea ailegatu da, denboraldi batez espero dut. Gauza asko ikasi izan ditut denbora honetan zehar eta bloga egitea oso ideia hona iruditu zait azkenean. Azken sarrera honekin agurtzen naiz momentuz. Mila esker irakurtzeagatik eta..


HURRENGO BATERA ARTE LAGUNAK !!









Comentarios

Entradas populares de este blog

unitate didaktikoa

Gorputzaren normalizazioa