Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2019

amaiera

Imagen
Blog hau momentuz itxita uzteko, kurtso osoan zehar egindako ekintzen hausnarketa global bat egingo dizuet. Kurtso hasieran gure irakaslea blog bat sortzearen ideia planteatu zigur. Hasieran beldurra edota lotsa sentitu nuen. Nola izango da? Zer egin beharko dut? Galdera asko sortu zitzaidan blogaren ideia. Bai ausarta izan nintzen eta ideia berri hori aurre egiteko prest nengoenean idazten hasi nintzen. Printzipioz oso galduta egon nintzen baina denbora pasa ahala blogaren sarrera desberdinak gusturago idatzi izan ditut. Eguneroko lan guztiak erreflejatzen saiatu naiz sarrera guztietan zehar baina kurtso osoan zehar egindako gauza guztien ideia orokor bat izateko azkenengo sarrera hau irakurtzera gonbidatzen dizuet. Lehengo astean zehar Iván Illich -en pentsamendua era dinamikoago batean ulertzen saiatu ginen. Bere pentsatseko era laburtzen zuten 3 kapitulu irakurri genituen eta geroago galdera batzuk erantzun genituen guztien artean. Ideia honek oso interesgarria iruditu zitzaidan ...

Heziberri 2020

Heziberri 2020, hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoa aztertu dugu eta lehenengo eta bigarren kapituluen laburpen txiki bat egin dugu taldeka (ni, matraka taldearekin) power point baten bidez. Hemen eskaintzen dizuet gure lana.

unitate didaktikoa

Mate eta didaktikaren atalak garatu ahal izateko modulu lanean, unitate didaktiko bat sortzen ari gara. Orain dela 4 aste hasi ginen lantzen eta gaur bertan amaitzen saiatuko gara. Amaituta dagoenean hemen ikusteko aukera izango duzue.

Heziberri

Gorputzaren normalizazioa

Imagen
Paul B. Preciado aktibista eta filosofoa den pertsona garrantzitsu bat da. Egitura politikoa eta gorputza aztertzen du, eta klasean berari egindako elkarrizketa bat ikusi eta gero gauza berri batzuk ikasi izan ditut. Bideoan sexualitatea aipatu izan da, eta horri garratzi gehiago ematea oso aproposa iruditu zait. Umeak oso klase gutxi izaten dutelako beraien bizitza osoan sexualitateri buruzkoa, eta nire ustez gai oso inportantea eta garrantzitsua da, jakin behar dena beraretaz.

Nor naiz ni? (Sarrera)

Imagen
Bloga ia amaituta egon arren, ni nor naizen azaltzea beharrezkoa dela uste dut. Jaione Escobero naiz, 18 urte ditut eta gasteizkoa naiz. Magisteritza hirueleduna ikastea erabaki dut aurten Gasteizko kanpusean. Gimnasia erritmikoa praktikatzen dut 4 urte nituenetik eta orain ere entrenatzailea naiz. Blogan argitaratutako lan gehienak matraka taldea sinatutakoak dira. Matraka taldea klaseko lehenengo egunetan sortu zen eta lan guztiak ekarrekin egitea erabaki genuen (taldekideak: enola, elene, maider eta ni ). Elkarrekin garatu ditugu kurtsoan zehar planteatutako lan guztiak, gmail kontu bat sortu genuen eta driven sortzen eta garatzen ditugu dokumentu guztiak. Horregatik ia argitalpen guztiak laurok egindakoa direnez taldea sinatzen du eta lauren lanak antzekoak edo berdinak (batzuk) izango dira. Jaione Escobero, Matraka taldeko partaidea.

Hezkuntza mailak

Imagen
(Josevi Garcia)

Judith Butler eta Sunaura Taylor

Klasean, egun batean, Sunaurari buruzko elkarrizketa bat ikusi izan genuen, non azaltzen duen nola eramaten duen aurrera egunero bere bizitza. Elkarrizketa horretan bi termino aipatzen eta azaltzen ditu. Lehenengoa  dissability  da, desgaitasuna duten pertsonekin erreferentzia egiten diona. Eta bigarrena  impairment , gorputzarekin lotzen duena. Sunaura, gainera aipatzen du pertsona guztiak ez garela berdinak, beraz elkarrekin errespetatu behar garela bakoitzaren desberdintasunak kontuan hartuz. Eta guztioak laguntza behar dugula gure bizitzan zehar, gauza ona eta normala delako. Bideo desberdina eta bitxia iruditu zait. Oso interesgarria da gainera eta oso gomendagarria. Guztiok ikusteko aukera izateko hemen uzten dizuet linka:  https://www.youtube.com/watch?v=k0HZaPkF6qE&feature=youtu.be Joseviren blogatik Sunaura Tayloren informazioa artu dut   https://josevididaktika.blogspot.com/   Judith Butler-en eta Sunaura Taylor-en bideo bat i...

Bisita Salburuako parkera

Imagen
Gure K2 lan modularra egiteko, Salburuako parke naturalera joan ginen. Bertan, Armentia ikastolako hirugarren zikloko ikasle talde batekintopo egin genuen. Irteera 2 zatitan banatu izan zen: alde batetik Salburuako parketik ibilaldi bat egin genuen non landaredia eta animaliak ikusi genituen. Bestaldetik, Atarian ariketa batzuk egin genituen; ala nola bideoak ikusi edo sare trofikoarekin lotura zuen dinamika bat egin. Gainera, esperimentu pare bat, hiru dimentsiotako puzzle bat eta quiz moduko joko batzuk aurrera eren ziren. Oso esperientzia aberasgarria izan zen eta gure lana osatzeko informazio as ko lortu izan genuen. MATRAKA TALDEKO KIDEAK. 

Examined life bideoa

(enola leiva) Klasean, egun batean, Sunaurari buruzko elkarrizketa bat ikusi izan genuen, non azaltzen duen nola eramaten duen aurrera egunero bere bizitza. Elkarrizketa horretan bi termino aipatzen eta azaltzen ditu. Lehenengoa  dissability  da, desgaitasuna duten pertsonekin erreferentzia egiten diona. Eta bigarrena  impairment , gorputzarekin lotzen duena. Sunaura, gainera aipatzen du pertsona guztiak ez garela berdinak, beraz elkarrekin errespetatu behar garela bakoitzaren desberdintasunak kontuan hartuz. Eta guztioak laguntza behar dugula gure bizitzan zehar, gauza ona eta normala delako. Oso interesgarria iruditu zitzaidanez hemen uzten dizuet bideoa ikusi ahal izateko linka :   https://www.youtube.com/watch?v=k0HZaPkF6qE&feature=youtu.be

Metodologia desberdinak

Eskola motak

Klasean, hainbat egunetan eskola mota desberdinen bideoak ikusi izan ditugu, metodología desberdinak ikusteko eta horiei buruz hausnartzeko. Hona hemen eskola mota horiek: AMARABERRI:  Eskola mota hau, eskola publiko bat da. Testu liburuen kontra dago, hau da modu praktikoago batean lan eta ikasi egiten dute, umeen beharretara moldatuz. Gainera, adin desberdinetako umeak nahastuta daude, elkar laguntzeko eta besteekin gauza desberdinak ikasteko. Eta harremanei, pertsonalitateari eta ikasketei ematen die garrantzia. PAIDEIA:   Eskola mota hau anarkista eta libertarioa da. Beraien eskoletan berdintasuna egotea eta elkar errespetatzea ezinbestekoa da, eta gainera Ferrerek erabiltzen duen ideología praktikan jartzen du. Eskola barruan, asanbleak egiten dira, gertatu diren arazoak konpontzeko denen artean. ESKOLA TXIKIAK:  Eskola hauetan guraso-ikasle-irakasle harremana oso estua da. Ume guztiak elkartuta daude, beraien adina alde batera utzita, elkarren artean gauz...

Esther Ferrer performance

Imagen
ESTHER FERRER PERFORMANCE Didaktikako klasean performancen inguruan hitz egin genuen. Klase honetan, irakasleak zer den perfomance bat azaldu zigun, ondoren Ivan Illichen testuen azalpena emateko baliagarria zelako. Performance bat, abangoardiako ikuskizuna, arteen eta eremu desberdinetako elementuak konbinatzen ditu, hala nola, musika, dantza, antzerkia eta arte plastikoak. Horretaz gain, Esther Ferrer egindako perfomance batzuk ikusi genituen. Oso interesgarria izan zen nola erabiltzen zuen inguruan zuen edozer eta gorputza (keinuak, adibidez). Dena konbinatuz, bera nahi duenari buruz hitz egiten du. Oso baliagarria izan da klase hau, performancen inguruan gehiago ikasteko eta Illichen testuak hobeto azaltzeko. MATRAKA TALDEA 

Tomboy pelikula

Imagen
Klasean  Tomboy pelikula ikusi genuen: Tomboy ,  2011 atera zen pelikula frantsesa da eta bere zuzendaria  Céline Sciamma  da .  "Es un drama sobre la infancia y las relaciones entre los niños, y de como una niña insatisfecha por el papel que juega en la sociedad decide hacerse pasar por niño delante de todo el mundo." Definizioa: a girl who enjoys rough, noisy activities traditionally associated with boys. Neska "zarpaila" edo "latza", zakarkeri estiloa eramatea gustatzen zaiona, beti ere estilo hau mutilekin erlazionatzen bada. Oso pelikula ona eta polita iruditu zitzaidan, oso lagungarria da. Gomendatzen dut. MATRAKA TALDEA