Entradas

amaiera

Imagen
Blog hau momentuz itxita uzteko, kurtso osoan zehar egindako ekintzen hausnarketa global bat egingo dizuet. Kurtso hasieran gure irakaslea blog bat sortzearen ideia planteatu zigur. Hasieran beldurra edota lotsa sentitu nuen. Nola izango da? Zer egin beharko dut? Galdera asko sortu zitzaidan blogaren ideia. Bai ausarta izan nintzen eta ideia berri hori aurre egiteko prest nengoenean idazten hasi nintzen. Printzipioz oso galduta egon nintzen baina denbora pasa ahala blogaren sarrera desberdinak gusturago idatzi izan ditut. Eguneroko lan guztiak erreflejatzen saiatu naiz sarrera guztietan zehar baina kurtso osoan zehar egindako gauza guztien ideia orokor bat izateko azkenengo sarrera hau irakurtzera gonbidatzen dizuet. Lehengo astean zehar Iván Illich -en pentsamendua era dinamikoago batean ulertzen saiatu ginen. Bere pentsatseko era laburtzen zuten 3 kapitulu irakurri genituen eta geroago galdera batzuk erantzun genituen guztien artean. Ideia honek oso interesgarria iruditu zitzaidan ...

Heziberri 2020

Heziberri 2020, hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoa aztertu dugu eta lehenengo eta bigarren kapituluen laburpen txiki bat egin dugu taldeka (ni, matraka taldearekin) power point baten bidez. Hemen eskaintzen dizuet gure lana.

unitate didaktikoa

Mate eta didaktikaren atalak garatu ahal izateko modulu lanean, unitate didaktiko bat sortzen ari gara. Orain dela 4 aste hasi ginen lantzen eta gaur bertan amaitzen saiatuko gara. Amaituta dagoenean hemen ikusteko aukera izango duzue.

Heziberri

Gorputzaren normalizazioa

Imagen
Paul B. Preciado aktibista eta filosofoa den pertsona garrantzitsu bat da. Egitura politikoa eta gorputza aztertzen du, eta klasean berari egindako elkarrizketa bat ikusi eta gero gauza berri batzuk ikasi izan ditut. Bideoan sexualitatea aipatu izan da, eta horri garratzi gehiago ematea oso aproposa iruditu zait. Umeak oso klase gutxi izaten dutelako beraien bizitza osoan sexualitateri buruzkoa, eta nire ustez gai oso inportantea eta garrantzitsua da, jakin behar dena beraretaz.

Nor naiz ni? (Sarrera)

Imagen
Bloga ia amaituta egon arren, ni nor naizen azaltzea beharrezkoa dela uste dut. Jaione Escobero naiz, 18 urte ditut eta gasteizkoa naiz. Magisteritza hirueleduna ikastea erabaki dut aurten Gasteizko kanpusean. Gimnasia erritmikoa praktikatzen dut 4 urte nituenetik eta orain ere entrenatzailea naiz. Blogan argitaratutako lan gehienak matraka taldea sinatutakoak dira. Matraka taldea klaseko lehenengo egunetan sortu zen eta lan guztiak ekarrekin egitea erabaki genuen (taldekideak: enola, elene, maider eta ni ). Elkarrekin garatu ditugu kurtsoan zehar planteatutako lan guztiak, gmail kontu bat sortu genuen eta driven sortzen eta garatzen ditugu dokumentu guztiak. Horregatik ia argitalpen guztiak laurok egindakoa direnez taldea sinatzen du eta lauren lanak antzekoak edo berdinak (batzuk) izango dira. Jaione Escobero, Matraka taldeko partaidea.

Hezkuntza mailak

Imagen
(Josevi Garcia)